Harreman erakundearen esker ona Elkartasun Egunarekin bat egin zuten arrasatearrei

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko ekainaren 23a

Ekainaren 6ko Elkartasun Eguneko une bat.

Ekainaren 6ko Elkartasun Egunean parte hartu zuten herritarrei esker ona adierazi nahi izan die Harremanek ohar bidez: "Jende ugari bildu zen, eta gogotsu hartu zuten parte programatutako ekitaldietan. Seber Altube plazan sortu zen giroa ezin hobea izan zen programatutako musika emanaldiekin eta jendetzarekin". Tonbolako zenbaki saritua izan zen 1.161 eta Pilar Sagasta Errasti izan da irabazlea; 300 euroko saria jaso du. 

Harremanek, gainera, esker ona adierazi dio Ibai Arte merkatari elkarteari: "Tonbola izan zen jardunaldia bizitu zuen osagaietako bat, eta, beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiogu Ibai-Arte Arrasateko Merkatarien Elkarteari 170 opari baino gehiagorekin eta 300 euroko sari bereziaren zozketarekin emandako laguntzagatik. Eskerrik asko!". 

Tonbolaren zenbaki berezi saritua 1.161 izan zen, eta pertsona sariduna Pilar Sagasta Errasti izan da; 300 euroko saria Ibai-Arte elkarteko dendetan gastatu ahalko du: "Poz handiz hartu zuen saria. Ibai-Arte eta Harremanak-ek eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzeagatik, eta esker on hori Elkartasun Egunera hurbiltzen diren eta kausa solidario honetan parte hartzen duten pertsona guztiei zabaltzen diegu". 

Ezkerretik eskuinera: Sylvi Schiettekatte (Harreman), Javier Ruiz de Muniain (Harreman) Pilar Sagasta Errasti (sariduna), Javi Inda (Ibai-Arteko presidentea) eta Pedro Guisasola (Harreman).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak