200 metrotan egindako markarekin, Espainiako 23 urtez azpiko Txapelketan lehiatzeko txartela eskuratu du arrasatearrak, eta, horrenbestez, uztailaren 11n eta 12an Caceresen jokatuko den Espainiako Txapelketan parte hartzeko aukera izango du.
100 metroak, gertu
100 metrotan egindako markarekin "gustura" geratu bazen ere, Espainiako Txapelketara sailkatzeko gutxieneko markatik gertu dago arrasatearra, baina, kategoria horretan, oraindik ez da posible izango. Izan ere, 10,78 segunduko denbora da haren erregistrorik onena, eta 10,75 segundu behar dira, 100 metrotan, Espainiako 23 urtez azpiko Txapelketara sailkatzeko.
