Sanjuaetan murgiltzen hasteko, Sei Pistols eta Trabuko Bat taldeek doinu ezagunekin girotu zuten plaza, bertaratutakoen ahotsak lagun. Hainbat herritar ere animatu ziren taularatu eta mikrofonua eskuan hartuta abestera, gainontzekoek mahaietatik dantzan eta txaloka lagundu bitartean. Afarirako eserleku gabe gelditu ziren arrasatear ugari ere animatu ziren gerturatu eta plazako txoko desberdinetatik abestera.
Duela hamahiru urte abiatu zen kantu afariaren ekimenak osasun betean jarraitzen duela erakutsi zuen atzoko hitzorduak, arrasatearrek mokadua eta euskal kantagintza uztartzeko duten zaletasuna agerian utziz.