Etxeratze kolektiboak antolatu ditu Itaiak sanjuanetarako

Ibai Irasuegi Garai 2026ko ekainaren 19a

Arbolapeta. Argazkia: Goiena.

Deba Bailarako Itaia emakumeen antolamendu sozialistatik etxeratze kolektiboak antolatu dituzte ordu zehatzetan, etxera bidean eman daitezkeen erasoak saihesteko eta emakumeen arteko babesa antolatzeko.  

Ekainaren 20, 23 eta 26an egingo dira etxeratze kolektiboak, eta Arbolapetatik abiatuko dira. Guztiak ordu berdinean: 01:00etan eta 04:00etan. Itaia Deba Bailarako-ko Instagram kontura idatzi beharko da etxeratzeetan parte hartu nahi izanez gero.

"Jai giroan emakume langileon aurkako erasoak ugaritzen dira, eta oso ohikoa da horrelako testuinguruetan babesgabe egotea. Hori gutxi balitz, gaur egungo testuinguruan gero eta gehiago dira indarkeria matxista ukatu eta hau normalizatzen dutenak", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak