Sanjuanetako entzierroetarako sarrerak salgai egongo dira Amaia antzokian

Julen Murua Mesonero 2026ko ekainaren 17a

Hiru entzierroetarako eta errekortarien ikuskizunerako sarrerak jarriko dituzte salgai.

Joan den zapatuan jarri zituzten salgai ekainaren 24ko, 25eko eta 26ko entzierroetako, eta ekainaren 24ko errekortarien ikuskizunerako zezen plazako sarrerak, baina oraindik gelditzen dira saldu gabekoak. Zapatuan, hilak 20, Amaia antzokiko leihatilan egongo da horiek erosteko aukera, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Hala ere, egunez egun ere egongo da sarrerak zezen plazan erosteko aukera. Udaletik jakinarazi dute "sortzen diren ilara luzeak ekiditeko" jarri dutela, aurrenekoz, sarrerak aurretik erosteko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak