Zaldibar frontoitik abiatu eta hamaiketakoa egin ostean, hainbat multzotan banatu dira aipatutako dantza taldeak, eta kalejira egin dute herrian zehar; hala nola, Herriko Plaza, Seber Altube, Biteri edota Jokin Zaitegi plazan egin dituzte geldialdiak. Arratsaldean dantzek ez dute etenik izango; 17:00etatik aurrera ekingo baitiote askotariko dantzak bilduko dituen alardeari.