'Ikusgarriak Gara' egitarauaren barruan mural-margotzea egin dute Arrasaten

Eki Letona Erretolatza 2026ko ekainaren 11

Gaur goizean, murala amaitzen.

Morbor eta Miau taldeek antolatuta, eta LGTBIQ+ Ikusgarriak Gara egitarauaren barruan, mural margotze parte-hartzailea egin zuten atzo arratsaldean Maalako biribilguneko ur-parkearen atzean dagoen etxolan.

Neska-mutil koadrila batek hartu zuen parte ekimenean, eta margotze lanetan aritzeaz gain, muralgintzaren inguruko azalpenak eta ikaskuntzak jaso zituzten. Gaur goizean artistak muralarekin lanean jarraitu du. Lana gaur amaitzen ez badu, datorren astean bukatuko duela aurreikusi du.

Atzo arratsaldean, eguaztena, neska-mutilekin murala margotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak