Afaltzeko, ohitura denez, aukeran egongo dira bertan erretako txuleta edo hanburgesa begetala; kafea eta txupito bana ere banatuko dute. Ondoren, Dragoi Tribialarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Sanjuanetako egitarauan hutsik egin ezin duen ekitaldia da Dragoi Jana. Aurten ekainaren 24an egingo dute, Biteri plazan (21:00); euria bada, Uarkape pilotalekuan. Aurten ere 400 txartel jarri dituzte salgai AEDn, AEKn eta Monte zein Irati tabernetan; prezioa da 15 eurokoa –AEDko bazkideek eta AEKko ikasleek, 12 euro–. Hasiera batean, ekainaren 19ra arte egongo dira salgai txartelak.
Afaltzeko, ohitura denez, aukeran egongo dira bertan erretako txuleta edo hanburgesa begetala; kafea eta txupito bana ere banatuko dute. Ondoren, Dragoi Tribialarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.