Egitarau osatua prestatu du Arrasateko Txosna Batzordeak sanjuanetarako

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko ekainaren 2a

Biznaga taldearen kontzertua joan den urtean txosnagunean.

Ate joka daude sanjuanak eta, urtero legez, ekintzaz betetako egitaraua aurkeztu du Arrasateko Txosna Batzordeak. Berrikuntza nagusi moduan ekainaren 26an ere kontzertuak egongo dira: Etxepe, La Txama eta Merina Gris. 

Ekainaren 23an zabalduko dituzte Arrasateko txosnak Monteazpin eta ekainaren 26ra arte egongo dira zabalik. Aurten, egun bat luzatuko da jaia txosnagunean eta egubakoitzean ere kontzertuak ikusi ahal izango dira taula gainean.

Ekainak 23, martitzena

  • 12:00 Txosnen irekiera.
  • 12:30 Pregoia.
  • 14:30 Herri bazkaria - Seber Altube Plazan.
  • 17:00 Bazkaloste girotua - Izenbarikuek txarangakin.
  • 18:00 Tantaixan igoera - Herriko plazan.
  • 00:00 Zatekeen erromeria. 

Ekainak 24, eguaztena

  • 18:00 Txosnen irekiera .
  • 18:00 DJ Kaktus - Haur zein gaztetxoendako.
  • 19:30 Kontzertuak- Nebar eta Bidelapurrak.

Ekainak 25, eguena

  • 12:00 Txosnen irekiera.
  • 18:00 Elkartasun argazkia Palestinaren alde- Portaloian. 
  • 18:30 Karropoteoa - Portaloitik hasita. 
  • 22:00 Kontzertuak: Bele, Maruxak eta Brigade Loco.

Ekainak 26, egubakoitza

  • 18:00 Txosnen irekiera.
  • 22:00 Kontzertuak: Etxepe, La Txama eta Merina Gris.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak