Elkartasun Egunekoa, ordea, ez da Arrasate Musikalen kontzertu bakarra izango, udaberri ziklo musikala ere aurrera doalako. Eguenean, –ekainak 4– klarinete ikasleak ariko dira, JAMEko Auditorioan, 18:30ean. Egun bat beranduago –ekainak 5–, leku berean, hezkuntza anitzeko ikasleen txanda izango da, 18:00etan; Dhuma Combo taldeak ere joko du egun horretan, Mondragon Hotelean, 19:00etan. Astea amaitzeko, aipatutako Elkartasun Eguneko kontzertuaz gain, gaita ikasleek kalejira egingo dute erdigunean, 12:00etatik hasita; Lore gazteak, Txikitxu Arrostaitz, Arrasateko Erraldoi eta kilikien konpartsa, Arrasateko Txalaparta taldea eta Arrasateko Gaiteroak izango dituzte alboan.
Ekainean, 18 emanaldi
Guztira, udaberri ziklo musikalari jarraipena emateko, 18 emanaldi antolatu ditu Arrasate Musikalek ekainean. Hona hemen guztiak:
- 1, astelehena: Saxofoiak, Musika Eskolan 18:30ean.
- 4, eguena: Klarineteak, Musika Eskolan 18:30ean.
- 5, egubakoitza: Hezkuntza anitza, Musika Eskolan 18:00etan.
- 5, egubakoitza: Combo taldearen kotzertua, Mondragon Hotelean 19:00etan.
- 6, zapatua: Gaitak, herriko kaleetan zehar, 12:00etan.
- 9, martitzena: Biolinak, Musika Eskolan 18:00etan.
- 10, eguazteana: Tronpetak, Musika Eskolan 18:30ean.
- 11, eguena: Biolinak, Musika Eskolan 18:00etan.
- 12, egubakoitza: Dantza emanaldia, Amaia Antzokian 19:00etan.
- 12, egubakoitza: Biolontxeloak, Musika Eskolan 18:30ean.
- 13, zapatua: Gitarrak, Musika Eskolan 11:00etan.
- 15, astelehena: Pianoak, Musika Eskolan 18:00etan.
- 15, astelehena: Akordeoiak, Musika Eskolan 19:30ean.
- 17, eguaztena: Pianoak, Musika Eskolan 18:00etan.
-
17, eguaztena: Gitarra elektrikoak, Musika Eskolan 19:00etan.
-
18, eguena: Kantua, Musika Eskolan 18:00etan.
-
18, eguena: Perkusioa, Musika Eskolan 18:00etan.
-
19, egubakoitza: Kurtso amaierako kontzertua, Amaia Antzokian 19:00etan.