Eskudirutan ordaintzeko dirua justu eroateko eskatu dute, 12 euro, eta aurten, txartelarekin ere ordaindu ahal izango dela iragarri dute.
Ondoren, 19:30ean, taldeen zozketa egingo dute karpan bertan, ekainaren 20rako taldeen arteko norgehiagokak zehaztuta izateko. Zozketa hori online jarraitzeko aukera egongo da –Instagram kontutik– baina karpara gerturatu bertatik bertara jarraitzera animatu dituzte.