Ikurrina igoerarekin hasi dituzte "munduko jai alaienak", Musakolakoak

Xabier Urtzelai 2026ko maiatzaren 16a

Eguraldi petralari larregi erreparatu barik hasi zituzten atzo, San Isidro egunez, Musakolako jaiak. Egunean zehar zenbait ekintza egin bazituzten ere, 19:00etan Ikurrina igotzeaz eman zieten jaiei ofizialki hasiera, eta alkatetzatik egindako bolo boloaren ondoren buruhandiak irten ziren, gaiteroekin batera. Jaietan murgilduko dira gaur.

Bat baino gehiago ajeaz esnatuko da gaur, baina berehala eman beharko dio gorputzari buelta, Musakolako jaiek ez dutelako etenik. Atzo iragarrita zegoen eguraldirako, une askotan ateri eutsi zion, eta arratsaldeko 19:00etan gazte asko batu ziren alkatetzaren egoitzapean, ikurrina igoeraren zain, eta noski, baita bolo-boloaren zain ere. Poltsikoak ondo beteta, buruhandien txanda etorri zen jarraian eta ordu berean, Musakolako kirol instalazioetan zenbait kirol hitzordu egin zituzten. Esaterako, 17:00etan spinningeko masterklasa egin zuten, eta 19:00etan Matraila kirol taldearen eskutik Boxeo erakustaldia egin zuten. Gauean, berriz, musika emanaldiek hartu zuten erreleboak.

Gaur, zapatua, jaietan mugilduko dira ostera Musakolan. Jarraian jaietako egitarauko lotura.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak