Urtero bezala, adin guztietarako egitarau "bizia eta askotarikoa" prestatu dute, eta badira nobedadeak. "Matraila kirol taldearen boxeo erakustaldia, txakurren trebaketarako saioa, moto ikuskizun berri bat... Gainera, erraldoien kalejira egubakoitzetik domekara pasatu dugu. Betiko esentzia galdu gabe, jai herrikoiak, parte-hartzaileak eta giro onekoak izatea da gure helburua", aurreratu du Delgadok.
Jaiak, libreak eta seguruak
Bertakoez gain, "jende guztia" gonbidatu nahi dute "Musakolako errepublika askeko" jaiez gozatzera: "Musakolan sartu ahal izateko pasaportea ez da behar; oraingoz, behintzat… [barreak]. Musakolako errepublika askean mundu guztia da ondo etorria: herritarrak, arrasatearrak eta baita kanpotik datozenak ere. Garrantzitsuena jaiak errespetuz eta gogoz bizitzea da; izan ere, oso argi dugu ez dugula inolako erasorik onartuko: ez eraso matxistarik, ez arrazistarik, ez homofoborik, ez inolako errespetu faltarik. Jaiak libre eta seguruak izan behar dira guztiontzat".
Behin datorrenak, errepikatu
Asteburu osoan zehar giro beroa eta alaia espero dute: "Auzolana, parranda eta barre mordoa... Gainera, esaten dute behin Musakolako jaietara etortzen dena beti bueltatzen dela. Eta guk horretan sinesten dugu". Amaitzeko, esker on hitzak ere badituzte jai batzordetik: "Eskerrak eman nahi dizkiegu jai hauek posible egiten dituzten pertsona guztiei: boluntarioei, herritarrei, kultura eragileei, Udalari eta parte hartzera etorriko diren guztiei. Eta gonbidapen bat: animatu Musakolara etortzera, giroaz gozatzera eta jaiak errespetuz bizitzera".
Egitaraua
MAIATZAK 10, IGANDEA
Goizeko 10:30etan
Umeen bizikleta jaia.
BTT irteera 3-12 urtekoentzat ( 3-8 urtekoak arduradun batekin).
KASKOA DERRIGORREZKOA DENONTZAT (ume eta nagusi)
Irteera eta helmuga, Musakolako San Isidro elkartean.
MAIATZAK 14, OSTEGUNA HAURREN EGUNA
Goizeko 10:00etan
Arizmendi Santa Teresa Ikastolak eta Arrasate HE Musakolako eraikineko Haur Hezkuntzako umeen irteera San Isidro Plazara ekintza ezberdinak egitera:
-JOKUAK
-AURPEGI MARGOKETA
-ETAB.
Arratsaldeko 19:00etan
Txosnaren irekiera. Pintxo-pote San Isidro plazako karpan.
MAIATZAK 15, OSTIRALA SAN ISIDRO
Goizeko 09:30tan
Arrasate HE Musakolako eraikinak antolatutako Kalejira.
Goizeko 11:00etan
Musakola-Arrasate Institutoan astoaren jeitsiera.
Goizeko 11:00etan
Prozesioa Santa Teresa elizatik hasita, San Isidro elizaraino.
Goizeko 11:30etan
Meza nagusia San Isidro elizan.
Ondoren, herritarrentzat, baserritarrentzat eta erretiratuentzat luntxa San Isidro elkartean eta abesbatzarentzat Jubilatuen etxean.
Goizeko 11:30etan
Umeen Danborrada, Arizmendi Santa Teresa Ikastolak antolatuta.
Eguerdiko 12:30etik 14:30etara
Jubilatuen etxeak eskainitako pintxo potea.
Eguerdiko 13:00etan
Poteo girotua Musakolako tabernetatik.
Arratsaldeko 17:00etan
SPINNING MASTERKLASA, Musakolako kiroldegian, kanpoko patinaje aterpean. Monitore adituak.
Izen ematea: Kiroldegian.
Arratsaldeko 17:00etatik aurrera Gaztetxokoan (Santa Teresa elizako goiko plazan)
Gazteentzako aurpegi margoketa, txapa tailerra eta jolasak. Txokolate eta “bollicao” banaketa 3-16 urteko gazteentzat.
Arratsaldeko 19:00etan
Ikurrina igotzea. Buruhandien irteera gaiteroekin batera. Alkatetzatik gozoki bolo bolo jaurtiketa.
Txapela eta zapia ikurrina igotzean jantziko ditugu.
Arratsaldeko 19:00etan
Matraila kirol taldearen eskutik Boxeo erakustaldia Arrasate EH Musakolako eraikinaren patioan.
Arratsaldeko 19:30etan
Auzoko jubilatuentzako jai-afaria.Al-Andalus kultur elkartean.
Gaueko 20:00etatik aurrera
San Isidro plazan kontzertuak:
-RSL
-EVEN
-VICTOR RUTTY
-DJ-ak: Parafernalia, Furonia, David Medina
Gaueko 22:30etan
Hiru txirlo Bolo txapelketa bolatokian, San Isidro elkartearen ondoan. Izen ematea: bolatokian bertan.20:00etatik aurrera, barbakoa.
MAIATZAK 16, LARUNBATA KUADRILLEN EGUNA
Goizeko 11:00etatik 12:00etara
Kalejira Arrasate Musikaleko Gaita ikasleekin.
Goizeko 11:30etik 14:00etara
Puzgarriak Arrasate HE Musakolako eraikineko patioan.
Eguerdiko 12:00etan
Haurrentzat Asto jaia, Arrasate HE Musakolako eraikineko patioan.
Eguerdiko 12:00etan
Herri txikiteoa, gaiteroek alaiturik. Jubilatuen tabernatik irtengo du astoak. Mesedez, ordurako azaldu.
Eguerdiko 13:30etan
Mundu osoko kategorian, Urrezko Astokiloak eman eta jartzea.
Arratsaldeko 15:00etan
Herri bazkaria San Isidro plazan. Musakolako txarangak alaituta.
Arratsaldeko 15:30etan
Musakola Motor Irteera San Isidro plazatik hasita. Ibilbidea eta Musakolatik zehar erakustaldia. (3 ordutako iraupena).
Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara
Puzgarriak Arrasate HE Musakolako eraikineko patioan.
Arratsaldeko 18:00etan
San Isidro Sokatira sari nagusia. Sariak:
-Urdaiazpikoa+gazta+txanpaina.
-Urdaiazpikoa+txanpaina
-Gazta+txanpaina
-Txanpaina
Arratsaldeko 18:30tan
Musa Quest gaztetxokoan. Gaztetxokoak antolatuta.
Arratsaldeko 19:00etan
Santa Teresa elizan, Arrasate Musikaleko talde instrumental gazteen emanaldia.
Arratsaldeko 19:30etan
Diskofesta XAIBORekin San Antolin plazan.
Arratsaldeko 19:30etan Buruhandiak gaiteroekin batera. Arratsaldeko 21:00etatik aurrera
San IsidRock festibala San Isidro karpan.
-AHMED ETA NUR (BDZren eskutik)
-112
-TAKE
-INGUMA
-LEPUE ZAPALDU
-AGAINST YOU
MAIATZAK 18, IGANDEA GAIXOA NI
Goizeko 10:00etan
4x4 Musakolako eskubaloi txapelketa. Arrasateko institutuko Musakolako eraikineko kantxan.
Goizeko 11:00etan
Patinen erakustaldia IXOTUrekin. Hockeya, lasterketak eta askoz gehiago. Ekarri zure patinak eta parte hartu! Sariak egongo dira.
Goizeko 11:30etan
Puzzle kaxa: 3D inprimaketa, Ander Yusteren ikasteko jolas tailerra Arrasateko patioan HE Musakola eraikina
Goizeko 11:30etik 14:00etara
Ginmasia erritmikako erakustaldia Musakolako kiroldegian.
Eguerdiko 12:00etan
Musakolako jubilatuen egoitza margo lehiaketaren irabazleen sari banaketa.
Eguerdiko 12:30tan
Arrasateko Erraldoien Konpartsa gaiteroak lagunduta.
Eguerdiko 12:30tan
Herri kirolak Gosoloren eskutik Antso Abarka kalean.
Arratsaldeko 17:00etan
Non jokoa, han Astoa gaztetxokoan. Gaztetxokoak antolatuta.
Arratsaldeko 17:00etan
Txakurrak trebatzeko erakusketa, Akindiren (Bizkaia) eskutik Txinako ondoko atzekaldeko plazan.
Arratsaldeko 18:00etan
Mini-Moto elektrikoak haurrentzat Etxagibel Notarioa kalean.
Arratsaldeko 18:30tan
TRIAL SHOW erakustaldia Etxagibel Notarioa kalean (Eguneko zentroko kalean).
Arratsaldeko 19:00etatik 21:30etara
JAVI SOUND taldeak alaituta berbena San Isidroko karpan.
Gaueko 22:30ean
Azken traka Institutuko patioan.
Suzko erroberak eta sorpresa ikusgarria.
Agurra eta amaiera, datorren urtera arte.
Oharra: Kontzertuen karparen gunean Punto Morea jarriko da eraso sexisten aurka. Ostiral eta larunbata 20.30etatik 00:30tara.