"Euskararen Herri Plana" osatzeko bigarren lan-saio irekia maiatzaren 5ean, Kulturaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko maiatzaren 4a

Apirilaren 21eko saioan parte hartu zuen taldeetako bat. Argazkia: Arrasateko Udala.

Bihar, maiatzak 5, Arrasateko Udalak "Euskararen Herri Plana" diseinatzeko prozesuaren barruan bigarren lan-saio irekia egingo du herritarrekin. Topaketa Kulturateko Loramendi gelan izango da, 18:30etik 20:00etara.

Saio honen helburu nagusia da herriko euskararen egoera arloz arlo aztertzea, indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatuz. Emunetik bideratutako dinamizazioaren bidez, bertaratzen diren herritarrek etorkizuneko erronkak finkatzen lagunduko dute, herrian euskaraz bizi ahal izateko zer behar den zehaztearekin batera.

Udaletik azpimarratu dute herritarren begirada eta ekarpenak jasotzea "oso garrantzitsua" dela plana osatzeko orduan. Horregatik, dei egiten diete arrasatear guztiei saioan parte hartu eta deialdia zabal dezaten, "guztion artean euskararen etorkizuna marrazteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak