Arrasatearren ekarpenak jaso gura ditu Udalak "Euskararen Herri Plana" diseinatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko apirilaren 13a

Arrasatear batzuk Seber Altube plazan, artxiboko argazki batean.

Arrasateko Udalak herritarren parte-hartzea bultzatu nahi du datozen urteetarako "Euskararen Herri Plana" diseinatzeko; Arrasaten euskaraz bizi ahal izateko zer behar den aztertzea eta etorkizuneko bide-orria guztien artean zehaztea gura dute. Bi lan saio antolatu dituzte apirilaren 21erako eta maiatzaren 5erako. 

Herritar guztiei zabalik antolatu dituzten bi saio horiek Kulturateko Loramendi gelan izango dira, 18:30etik 20:00etara. Saio horien bidez, Udalak herritarrekin diagnostikoa partekatu eta euskararen egoera arloz arlo aztertu nahi du. Topaketa hauetan, herriko indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatu ahal izango dira, etorkizuneko erronkak finkatzearekin batera.

Udaletik azpimarratu dute herritarren begirada eta ekarpenak jasotzea "oso garrantzitsua" dela plana osatzeko: "Arrasatear guztiak gonbidatuta daude saio hauetan parte hartzera eta deialdia zabaltzera, guztion artean euskararen etorkizuna marrazteko". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak