Arrasateko Lehen Hezkuntzako 3. mailako haur guztiak gonbidatuko dituzte maiatzaren 7ra bitartean, Atarte, Iturbide egoitza, Eguneko zentroa eta Sasoibide elkarteko pertsona nagusiekin elkartzera. Belaunaldi arteko topaketa hauetan lantzen dituzte, besteak beste, lehengo eta oraingo jokoak eta jolasak, eta egunerokotasuneko zaletasunak, ohiturak eta kezkak. Pertsona nagusiek euren garaiko objektu edo argazki ekartzen dute eta ikasleek gaur egun erabiltzen duten beste objektu edo argazki bat.