Idoia Arrietaren ostean, hilaren 29an Peio Monteanok egingo du hitzaldia

Ibai Irasuegi Garai 2026ko apirilaren 27a

Idoia Arrieta, joan den eguaztenean, Kulturaten egindako hitzaldian. Argazkia: Eneko Azurmendi.

Arrasateko Zuztarrak Errotuz taldeak antolatuta, Peio Monteano atarrabiarrak Los navarros que España no pudo conquistar liburuaren inguruko hitzaldia egingo du eguaztenean Kulturateko areto nagusian. 

1512 eta 1529. urte arteko Espainiako konkistaren bueltan, Nafarroa Beherean gerrak izandako gertakarietan oinarritzen da liburua; hain zuzen ere, Espainiako koroaren eskumenean gelditu ez zen Nafarroako lurralde bakarra izan zelako. 
 
Atarrabiarraren arabera, "askok ez dakite eta ahaztu egiten zaie espainiarra izan ez zen Nafarroa bat egon zela". Hori horrela, hitzaldian azalduko du nafar haiek zergatik ez diren espainiarrak eta lurralde hartako biztanleek gaur-gaurkoz zergatik duten frantziar nazionalitatea. "Izan ere, horrek azaltzen du nola nazionalitate bakarra duten nafarrek bi herritartasun izan dezaketela". 
 
Monteanok adierazi duenez, eguazteneko hitzaldian liburuaren aurkibidea jarraituko du eta edukien inguruan hitz egingo du: "Hitzaldia ordena kronologiko batean idatzita dago, eta ordena hura jarraituko dut jendea garaiko testuinguruan kokatzeko eta gertakizunak denboran kokatzeko", azaldu du. 
 

Zuztarrak Errotuzen bigarrena

Zuztarrak Errotuz taldearen hilabeteko bigarren hitzaldia izango da Monteanorena. Joan den eguaztenean egin zen lehena, eta Idoia Arrietak gidatu zuen Kulturateko areto nagusian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak