Martxan da AEDren sanjuanetako lelo lehiaketa, maiatzaren 7ra arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko apirilaren 20a

2024ko irabazleak.

Arrasatearrak San Juan Jaiak euskaraz bizitzera animatzeko asmoz, aurten ere martxan jarri du AEDk lelo lehiaketa. Lanak maiatzaren 7a baino lehen bidali behar dira kultura@aedelkartea.eus helbidera. Saria izango da 100 eurokoa. 

Aukeratutako leloa laburra eta argia izatea baloratuko du epaimahaiak, eta sanjuanetako zapietan eta pegatinetan erabiliko da; hiru lelo finalisten artean irabazlea herritarrek aukeratuko dute bozketa bidez. Bozketa hori AEDren instagrameko kontuan egingo da, maiatzaren 10ean. 

Lehiaketan parte har dezake Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork, taldean edo bakarka, eta nahi beste lan aurkeztuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak