Sanjuanak iragarriko dituen kartela hautatzeko lehiaketa abian da

Mirari Altube Arrese 2026ko apirilaren 15a

Arrasateko Udalak 2026ko San Juan jaietako kartela eta egitarauaren irudia aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 4a izango da eta irabazleak 750 euro jasoko ditu.

Lehiaketa honetan Debagoieneko eskualdeko udalerrietan –Aramaio barne– erroldatutatako edonork parte hartu ahal izango du. Lanak aurkezteko hiru modalitate zehaztu dituzte: eskuz eginda –50 x 70 zentimetroko neurriarekin–; digitalki eginak –gutxienez Din A3 tamainan eta euskarri gogor baten gainean inprimatuta–; eta modu digitalean aurkeztuak Udalaren webgunearen bidez.

Baldintzak

Lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute. Teknika librea eraili ahal izango da, formatua bertikala izanik derrigorrez. Kartelek honako testu hau izango dute: 2026 SAN JUAN JAIAK ARRASATE.

Udalak bereziki azpimarratu du irudiek berdintasuna eta oreka bilatu behar dutela, rol eta
estereotipo tradizionalak saihestuz eta sexua, arraza, adina edo sexualitatearen ondoriozko
tratamendu gutxiesgarriak ekidinez.

Saria eta epeak

Lehiaketaren irabazleak 750 euroko saria jasoko du. Saritutako lana Udalaren esku
geratuko da, eta jaietarako sortutako bestelako materialetan (zapiak, pegatinak...) erabili ahal izango da.

Lanak aurkezteko azken eguna 2026ko maiatzaren 4a da, 15:00etan. Paperean egindako
lanak BAZen (Biztanleen Arreta Zerbitzua) entregatu beharko dira, egilearen izena agerian
utzi gabe eta lema batekin.

Oinarri guztiak hemen kontsulta daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak