Arrasate institutuko zuzendaritzaren arabera, ikasturtea amaitu arte seguruenik ezingo dute gimnasioa erabili: "Hezkuntza sailarekin batera konponketak bideratzen ari gara; hala ere, ez dugu uste aurtengo ikasturtean erabili ahal izango dugunik".
Arrasate Dragoi gimnasia taldekoen material guztia erre dute
Arrasate Dragoi gimnasia taldeak ere urte luzez erabili izan du gimnasio hori: "150 gimnasta gara klubean eta institutuko gimnasioa asko erabiltzen genuen. Uarkapen ez bezala ordutegi malgua genuenez, oso gune garrantzitsua izan da guretzat. Beste aldi batzuetan sartu izan dira gimnasiora eta materiala ostu izan digute; musika aparatua, adibidez, baina honako eraso hau beste maila batekoa izan da. Material guztia erre digute; ez dugu kalte ekonomikoa zehatz kalkulatu, baina izango dira 10.000 euro inguru".
