Pertsona zauriturik ez dago baina kalte materialak aipagarriak izan dira. Bertan entrenatzen duen gimnasia erritmikoko taldearen material guztia erreta agertu da; tartean, tapiza, musika aparatua, uztailak eta pilotak.

Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, bart gaueko 01:00ak aldera jaso zuten abisua, Arrasate Institutuko gimnasioko leiho batetik sua ateratzen zela-eta. Gimnasiora bertaratu eta bi su-foku aurkitu zituzten, eta pertsonarik ez zegoela ziurtatu ostean sua berehala itzali zuten. Gimnasioa aireztatu eta ke beltza kentzeko lanak amaitu ostean, 03:00ak aldera joan ziren suhiltzaileak.
Pertsona zauriturik ez dago baina kalte materialak aipagarriak izan dira. Bertan entrenatzen duen gimnasia erritmikoko taldearen material guztia erreta agertu da; tartean, tapiza, musika aparatua, uztailak eta pilotak.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.