Umorez ospatu dute Arrasateko mozorro desfilea

Eki Letona Erretolatza 2026ko otsailaren 14a

Eguraldiak lagundu ez badu ere, giroak ez du hutsik egin Arrasateko Aratusteetako desfilean. Euria eta hotza gorabehera, kaleak kolorez eta umorez bete dira beste behin. Skywalker, herri kirolak, Doraemon, zientzialariak eta suhiltzaileak, besteak beste, ibili dira herriko kaleetan barrena. Sormenak eta lanak izan dute saria ere. Kuadrilla onenaren saria Kontxako ballet taldeak eskuratu du; bakarlari onena, berriz, Pedro Harriketarra. Kuadrilla gazte onenaren aitortza Doraemonentzat izan da, eta karroza onenaren saria fruta saskiak jaso du.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak