Eguraldia aurka izan badute ere, kaleak zeharkatu ditu Arrasateko Aratusteetako desfileak. Nekazarien manifestazioa, Doraemon, zientzialariak, suhiltzaileak... Era guztietako pertsonaiek zapaldu dute Arrasate; baita Kontxako ballet taldeak ere eta horiendako izan da kuadrilla onenaren saria. Bakarlari onena Pedro Harriketarra izan da; kuadrilla gazte onena, Doraemon, eta karroza onena, fruta saskia; taberna onena, Monte taberna –baso magikoa–.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.