Arteaga baserrirako bidea berritzeko bide alternatiboa prestatu du Udalak: "Lanak behar bezala gauzatzeko eta herritarren segurtasuna bermatzeko, Udalak bide alternatiboa egokitu du. Seinaleztapena jarriko da: bidea itxita kartela bide arruntaren beheko aldean kokatuko da, eta Arteagara joateko bide alternatiboan ere beharrezko seinaleak ipiniko dira. Bide hau Adifek egindako pista da, eta behin behinean egokitu du Udalak Arteagara joateko aukera eskaintzeko".

Aurreikuspenen arabera, eta eguraldiak laguntzen badu, lanek 10 egun inguru iraungo dute.
Hurrengo lanak Aragoa kalean egingo dira. "Udalak eskertzen du herritarren ulermena eta lankidetza, eta gogorarazten du eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen lanean ari direla", adierazi dute.