Horrez gain, ohar bidez adierazi dute udaltzainak legea betearazteko eta herritarren segurtasuna bermatzeko egiten dutela lan: "Erasotzea edo jazarpena ez da haserre momentua, autoritatearen aurkako eraso larria da, eta ondorioak izan behar ditu".
Arrasateko Udalaren babes mezua ere eskertu du Esan euskal polizien sindikatuak; "argi" utzita, aldi berean, babesa hitzetan baino gehiago ekintzetan neurtzen dela, eta honako eskaera hauek egin ditu: "Erasotzaileak identifikatu eta epaitegietan azken ondorioetaraino eramatea; Udala akusazio partikular moduan aurkeztea; eta udaltzainei babes juridiko osoa, baliabideak eta lan-segurtasunerako neurri errealak jartzea".
Horrez gain, azpimarratu dute funtzionario publikoa erasotzea delitua dela eta gaiari jarraipena egiteko asmoa agertu dute: "Esan Arrasateko Udaltzaingoaren alboan dago %100ean, eta ez dugu onartuko halakorik. Gertatutakoa argitu arte eta erantzun sendoa egon arte, presioa eta jarraipen osoa egingo dugu".