Ez da lehenengo aldia Ezoziak santamasetan saria jaso duena eta aldi berri honetan ere pozik agertu da: "Oso ondo joan da azoka. Giro ederra izan dugu eta jende asko gerturatu da erostera. Eskuz landutako ogia izan gehien saldu duguna. Pozik gaude Herritarren Aipamena jasota, atz o ere ahizpak Donostiako santamaseak jaso zuen saria; beraz, oso eskertuta".
Bestetik, Biteri plaza, Euskal Herriko produktu gastronomikoek hartu dute leku, 53 postutan banatuta: ogia, eztia, gozoak eta beste hainbat zapore , usain, ekoizlearen lana ezagutzeko aukera eskaini dute.