Santamasetako egitaraua eta kartela aurkeztu dute

Josu Bilbao Atxutegi 2025eko abenduaren 9a

Kartela Iban Galan Desegin ilustratzaile arrasatearrak egindakoa da. Aurten, egitarau zabala aurkeztu du Santamasetako komisiñuak, Arrasateko beste kultura taldeekin eta Udalarekin elkarlanean.

Egitaraua:

 

Abenduak 12, egubakoitza:

19:30  Seber Altube plazako karpan, umorezko bakarrizketa saioa. Parte hartzaileak: Lander Varona, Amaia Ruiz de Galarreta eta Asier Galarza.

Abenduak 13, zapatua:

10:00  Kulturolan pandero tailerra. Herritar guztiei zabaldua, adin guztietakoei. Arrasateko trikitixa eskolaren eskutik.

10:00-12:30  Kulturolan, dantza taldeen lokaletan, txerri-dantza ikastaroa, Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeen eskutik. Parte-hartzeko, aurrez izen ematea beharrezkoa izango da.

11:30-13:30  Seber Altube plazako karpan, jostailu truke azoka, Txatxilipurdi elkartearen eskutik.

13:00  Herriko Plazan, borobileko dantza parte-hartzaileak, Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz taldeen laguntzarekin. Euria bada, Kulturolako aterpean. Ostean, Olentzeroren gutun banaketa Mateo Txistu eta Galtzagorriekin.

17:00-20:00  Seber Altube plazako karpan, Gabonetako Km0 literatura azoka.

Abenduak 14, domeka:

11:00  Herriko kaleetan zehar, haurren Santamas krosa.

12:30  Herriko kaleetan zehar, kuadrillen arteko Santamas krosa.

19:30  Amaia antzokian, antzerkia: R & J antzezlana, La Dramatica Errante konpainiaren eskutik.

Abenduak 19, egubakoitza:

19:00  Kulturateko areto nagusian bertso saioa. Bertsolariak: Unai Iturriaga, Ane Zuazubiskar, Maider Arregi eta Julio Soto. Gai-jartzailea: Maria Oses. AEDk antolatuta.

19:00  Portaloitik hasita eta herriko kaleetan zehar, Kantu Gira, Portaloi elkartearen eskutik. Parte-hartze irekia.

Abenduak 20, zapatua:

10:00-14:00/17:00-20:30  Seber Altube plazan Gabonetako artisautza azoka, Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik.

11:00  Seber Altube plazan perfume solidoen ikastaroa, Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik.

11:00  Musakolako kiroldegian, Santamasetako tenis eta padel txapelketako finalak.

20:00 eta 23:00tan  Herriko Plazan, dantzaldia Muxutruk Erromeria taldearekin.

Abenduak 21, domeka:

10:00-14:00/17:00-20:30  Seber Altube plazan Gabonetako artisautza azoka, Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik.

11:00  Seber Altube plazan larruzko trentzadun pultseren ikastaroa, Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik.

18:00  Biterin, Santamasetako dantzaldia, herriko musikariekin.

18:30  Etxafleroen jaurtiketa.

18:30  Biteri plazatik hasita, Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konpartsaren kalejira.

19:00  Herriko Plazan, “MERI XENDO” txerriaren aurkezpena.

21:00  Herriko Plazan zezen suzkoa.

22:00  Gaztetxean, Doce C eta Aizkora Rekords taldeen kontzertuak.

Abenduak 22, astelehena:

9:00  Etxafleroen jaurtiketa.

9:30  Herriko kaleetan zehar, Udalaxpe txistulari taldearekin diana.

10:00  Portaloian, “MERI XENDO” txerriaren aurkezpena.

10:00  Jose Ma Arizmendiarrieta plazan, ganadu eta hegaztien feria.

10:00  Seber Altube plazan, fruta, barazki eta herriko saltokien azoka.

10:00  Biteri plazan, Euskal Herriko produktu gastronomikoen salmenta.

10:00  Herriko Plazan, taloen salmenta.

10:30  Jokin Zaitegi plazan, artisau langintzen jarduera feria.

11:00 eta 13:00  Jose Ma Arizmendiarrieta plazan, artile mozketa erakustaldia. Mikel Velascoren eskutik.

11:00  Portaloitik hasita eta herriko kaleetan zehar, Trikikunen eskutik kalejira.

11:00  Herriko kaleetan zehar albokariak.

11:30  Herriko kaleetan zehar, kalejira: Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeak, Arrasateko trikitilariak, Udalaxpe txistulari taldea eta Arrasateko gaiteroak.

11:30  Herriko kaleetan zehar, Iturengo Joaldunak.

11:30  Herriko kaleetan zehar, Incansables txaranga.

11:30  Herriko Plazan, Arrostaitz dantza taldearen saioa.

12:00  Jose Maria Arizmendiarrieta plazan, zaldi perratze erakustaldia. Juan Ignacio Regorigoren eskutik.

12:10  Herriko Plazan, Arrasateko Trikitilarien saioa.

12:30  Zaldibar frontoian, herri kirol erakustaldia. Aizkolarien arteko lehia, euskal pentatloia, harri-jasotzea, motozerrarekin eginiko tailuak. Parte hartzaileak: Julen Kañamares, Txomin Amundarain, Uxue Ansorregi, Karmele Gisasola, Jon Marijuan eta Peio Kañamares. Trontza herrikoia ere egongo da.

12:50  Herriko Plazan, Lore Gazteak dantza taldearen saioa.

13:30  Herriko Plazan, Trikikun.

13:45  Herriko Plazan, txerri-dantza herrikoia.

14:45  Musakolako kiroldegian, herri bazkaria. Doako autobus zerbitzua egongo da 14:00-14:45 Maalako biribilgunetik joateko eta 17:30-19:00 Musakolatik itzultzeko. Bazkalostean, DJ PUTZUren eskutik dantzaldia.

18:00  Uarkape Udal pilotalekuan profesional mailako pilota partidak. Eskuz binakako

txapelketa. Bakaikoa - Lizeaga / Murua - Eskuza. Jaka - Iztueta / P. Etxeberria- Rezusta.

19:00  Arbolapetatik, Seber Altube eta Herriko Plazaraino, Batzen dantza herrikoia.

19:30  Herriko Plazan, txerri-dantza herrikoia.

19:30  Herriko Plazan, Larrain-dantza herrikoia, Arrasateko gaitero eta Garinbandeko musikarekin.

20:00  Herriko Plazan, txerri zozketa.

20:15 eta 23:15 /Herriko Plazan, dantzaldia Mugi Panderoa taldearekin.

00:00  Gaztetxean, DJ Enchantixen eskutik dantzaldia.

Abenduak 23, martitzena:

10:00-14:00/17:00-20:30 Seber Altube plazan Gabonetako artisautza azoka, Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik.

17:30  Kulturateko areto nagusian, Bazen Behin...Herritxo batean... ipuin kontaketa, Maider Alcelay kontalariaren eskutik. 6-12 urteko haurrentzat bideratuta.

19:30 Amaia antzokian, Ruper Ordorikaren kontzertua.

Abenduak 24, eguaztena:

10:00-14:00  Seber Altube plazan Gabonetako artisautza azoka, Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik.

11:00  Seber Altube plazan enkoadernazio ikastaroa, Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik.

11:20  Txoronpiak, Txoronpiok, Mateo Txistuk eta Galtzagorriek Munar, Uribe Auzoa, San Andres, Aprendices plaza, Zigarrola eta Santa Teresa auzoetan jasoko dituzte Olentzeroren gutunak.

13:30  Herriko Plazan, Txoronpiak, Txoronpiok, Mateo Txistuk eta Galtzagorriek Olentzeroren gutunak jasoko dituzte. Eguraldi txarra eginez gero, Kulturolan.

18:30  Monterronen, Olentzeroren etorrera. Ibilbidea; Otalora, Maalako Errabala, Erdiko Kale eta Herriko Plaza.

19:00  Herriko Plazan, Olentzeroren agurra.

19:00etatik aurrera  Herriko kaleetan zehar, Goikobalu abesbatzaren Gabonetako kantaldia.

Abenduak 27 zapatua:

18:30  San Frantzisko elizan, Txorbela Otxotearen kontzertua.

Abenduak 29, astelehena: 

19:30  Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen 55-35. Urteurreneko Urratsak sendo, oinak arin dokumental emanaldia. Sarrerak Amaia Antzokiko webgunean eskuragarri, doan.

Abenduak 31, eguaztena:

13:00  Amaia antzokian, Arrasate Musikaleko Bandaren kontzertua.

18:30  Herriko kaleetan zehar, Txorbela Otxotearen emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak