Hain zuzen gaur jakin da Eusko Jaurlaritzak –Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak– bertan behera utzi dituela animalia-lehiaketak eta azokak. Horren helburua da dermatosi nodular kutsakorra transmititzea eragin dezaketen kontzentrazioak saihestea.
Debekua otsailaren 26ra arte egongo da indarrean, baina foru-aldundiek salbuespen gisa baimendu ahal izango dituzte animaliekin egiten diren ekitaldi jakin batzuk.