Duela hilabete hasi zituzten Santamasetako padel –32 bikotek hartu dute parte– eta tenis –14 jokalari lehiatu dira– txapelketak. 11:00etan hasi dira bateko zein besteko finalak, Musakolan. Padelean, Ander Barrosok eta Aitor Magallanesek osatutako bikotea izan da txapelduna Euken Azpeitiari eta Ander Frankori irabazita –6-1 / 4-6 / 6-3–. Tenis txapelketan, berriz, Odei Sierrak irabazi dio Danel Orunari –6-1 / 6-0–.