Egutegiak doakoak dira eta gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira herriko dendetan eta tabernetan eskatuta. Horretarako, izen ematea ireki zuen Arrasateko Udalak, eta 137 negozio txikik parte hartuko dute banaketan (zerrenda behean). Dendetan kartela jarriko dute dendariek egutegiak dituztela jakinarazteko. Horiez gain, Arrasateko Udal Bibliotekan ere izango dira ale batzuk eskuragarri.
Modu horretara, egutegien banaketa baliatu nahi da herritarren eta komertzio txikiaren artean harremana estutzeko, auzoan edo inguruan ditugun komertzio txikiak herritarrarengana gerturatzeko, eta komertzio txikiak dituen eskaintzak jakin eta horiek ezagutzera emateko; gertuko dendek ematen duten erraztasun eta konfiantzazko zerbitzuez jabetzeko, hain zuzen.
"Arrasatetik eta Arrasaterako" egindako egutegia
Egutegiek Arrasateko jai egunak jasotzeaz gain, bestelako kirol, kultura, festa eta ospakizunak jasotzen ditu. Jaien eta ospakizunen artean daude San Juanak, Aratusteak, Maritxu Kajoi eta Santamasak, baita auzoetako jaiak ere. Kirol ekitaldien artean Arrasate-Udalatx mendi lasterketa, Errugbi taldearen garagardo festa, Mondranbike Santamas krosa eta San Silbetre krosa jasotzen ditu egutegiak, eta amaitzeko, kultura ekimenek ere hartu dute lekua. Alor horretan egutegian daude Santa Ageda eguna, Gaba Baltza, Nazioarteko Akordeoi lehiaketa, San Nikolas eta Olentzeroren irteera. Euskararen egunak, Martxoak 8, Sexu Askapenaren eta LGTBIQ+ harrotasun eguna, Aberri Eguna edota Erreka Garbiketa bezalako egunak ere aurten izango dute beraien lekua.
Udalaren 2026ko egutegiak jasotzen ditu, tokiko jaiez eta ekimenez gain, ilargi egutegia, tenporen egutegia eta urtaro aldaketen egunak ere bai.
Argazki lehiaketako irabazleek sari bikoitza
Arrasateko Udalak eta Artgazki elkarteak elkarlanean deitutako argazki lehiaketaren irabazleek “sari bikoitza jaso dute” gaurkoan. Alde batetik lehiaketaren sari ofiziala, Arrasateko dendetan gastatzeko 150 euroko bonua, eta, bestetik, Arrasateko etxeetan eskegita egongo den egutegian norberaren argazkia egotea.
Honako hauek izan dira irabazleak:
- IÑAKI RUBIO NIETO: Azaleko atzeko argazkia
- FERNANDO IZQUIERDO: Urtarrila
- AITOR ARRUTI TENA: Otsaila eta martxoa
- ARITZ GORDO: Apirila
- MAITANE RODRIGUEZ: Maiatza eta azaleko argazki txikia
- MIGUEL ÁNGEL PUENTE GARCIA: Ekaina eta iraila
- PEDRO SAN ROMAN: Uztaila
- ANÍBAL CARMONA BRITO: Abuztua
- UNAX OTEGI ALTOLAGIRRE: Urria
- IÑIGO SAN VICENTE MENDIZABAL: Azaroa
- JON ALZA: Abendua
Egutegiak jasotzeko lekuak:
ERDIGUNEAN
1. Udal Biblioteka
2. AGIRRE-ETXE
3. AISE ILEAPAINDEGIA
4. AITOR BELARDENDA
5. Aiur Fisioterapia Zentroa
6. Alegria Loteria
7. Altuna lurrindegia
8. AMETS ALTZARIAK
9. Angela estetika
10. Arrásate hileta Berria
11. Arrasate Logopedia Zentrua
12. Arrasate Optika
13. ARRASATE OPTIKA
14. Artgazki
15. Ausart ileapaindegia
16. Azulmarino bidaiak
17. Bar Kajoi
18. Basati
19. BEDS
20. BEGIA OPTIKA
21. Beinke
22. BIOK ILEAPAINDEGIA MIXTOA
23. cafeteria express
24. DENETIK
25. dental arrasate
26. DENTAL ARRASATE S.L
27. Doke
28. Dondeyon.k.Portalon
29. Dublin Irish Pub
30. Eguren arraindegia
31. Eguzkilore Ikuztegia d2013-tik
32. eiie
33. ELENA MODA
34. Elkoro Osagarriak
35. ennea
36. Errekamendi
37. EYA ALTZARIAK
38. Eyg
39. Farmacia
40. Farmazia Zarugalde38
41. Forum Sport
42. GARE LORADENDA
43. GAROA BIODENDA
44. GOIZALDE
45. Goxo goxua
46. Ileapandegia toni y sandra
47. INTERSPORT LORAMENDI GARIBAI
48. Iratzeder
49. Iturriotz taberna
50. ITZALA TABERNA
51. Izadi belar denda 2
52. Izadi 1 belar denda
53. Izozkitegi
54. IZPI ETXETRESNAK
55. Janari denda
56. Josle
57. Karibu
58. Kili kolo
59. Lasagabaster
60. Laztana
61. LORA TABERNA
62. LORE Ileapaindegia
63. Luko jantzidenda
64. MAREAROJA INTERNACIONAL SL
65. Marina López Ruiz Farmazia
66. MARKIEGI
67. Masajes Osteopatia Abuin
68. MULTIÓPTICAS
69. Nahi taberna
70. Nua estetika zentroa
71. OBJEKTUAK
72. Okoretegi
73. Ondare Jatetxea
74. ORANGE
75. Oskar Vitoria Bitxitegia
76. Otamendi harategia
77. PELUQUERIA - JOSE ANTONIO
78. Pizzeria Muxibar
79. portaloi optika
80. RESUSTA-KARRIKIRI
81. RUMBA
82. RUMBA STREET FOOD
83. Saburdi Harategia
84. Sampry
85. Sikol lentzeria
86. Tejidos Lilura
87. Tokion
88. Traskilon
89. TTUKUN
90. Txoko 2
91. Txuri-beltz
92. Udalatx
93. URIBESALGO ASEGURUAK
94. Zubia Oinetakoak
95. Zubiaga bitxitegia
ELMA
96. Amaia Albes Moda Akademia eta Estudioa
97. arazi interiorismoa
98. BIBAI inmobiliaria
99. Kids&Us Arrasate
100. SANTA MARINA FARMAZIA
MUSAKOLA
101. Bar Basilio
102. BZ SISTEMAS
103. eguren arraindegia
104. GOIENA ASEGURU ARTEKARITZA, S.L.
105. Iluna taberna
106. Jey Juliwer
107. Maiatz
108. MRW
109. Yael ile apaindegia
110. Jubilatuen etxea
SAN ANDRES
111. Bar Avenida
112. Bar Nuevo
113. EDERTU
114. ETXEKIDE COMUNIDADES, S.L.
115. INTERSPORT LORAMENDI SAN ANDRES
116. JUBILADOS DE ABAROA
117. Kapikua
118. LIZARRALDE KIROLAK
119. Mae ileapaindegia
120. Mae ileapaindegia
121. MariC Nails
122. Ontzidenda
123. Tantaka Taberna
UDALA AUZOA
124. Uxarte
URIBARRI-ERGUIN
125. Zarugalde farmazia
126. Bar corinto
127. ESCAYOLAS DEL HOYO S.L.
128. Hazten Psikologia
129. ITZIAR UGARTE OPTIKA
130. Larrea Lenceria
131. Le Kuk - Jateko Prest
132. Mercería Juliette
133. PUERTAS Y VENTANAS ION
134. SUMENDI
135. Txitxinpe
136. Jubilatuen etxea
SANTA MARINA
137. Jubilatuen Etxea Santa Marina