Taxi eta autobus zerbitzu bereziak izango dira santamas egunean

Ibai Irasuegi Garai 2025eko abenduaren 18a

Bigarren urtez jarraian, herritarren joan-etorri seguruak bermatzeko eta autoa hartzea ekiditeko, Arrasateko Udalak taxi zerbitzua jarriko du landa-auzoko bizilagunendako.

Abenduaren 21ean eta 22an 22:00etatik 08:00etara bitartean egongo da martxan, eta zerbitzuak landa-auzoekin konexioak egiteko bidaiak hartuko ditu soilik. Bidaia bakoitzerako, 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da, eta euro bat ordaindu. Iaz zerbitzuak izandako arrakasta ikusita, aurten ere errepikatu dutela azaldu du Udalak: "Modu honetan, landa-auzoak eta erdigunea modu seguruan konektatu nahi ditugu".

Taxi zerbitzuaz gain, larunbatero egon ohi den moduan, bailarako herrien artean Lurraldebus zerbitzu berezia izango da taxi zerbitzuak egongo diren egunetan, eta DG40G eta DG41G lineetako autobusetan gaueko zerbitzuak egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak