Duela hilabete inguru hasi zituzten bi txapelketak eta kanporaketa guztien ostean, ia erabakita geratu dira bi finalak. Tenisean, Odei Sierra eta Danel Oruna ariko dira nor baino nor gehiago.
Padelean, aldiz, finalaurreko bat geratzen da erabakitzeko, Ander Frankok eta Euken Azpeitiak Martxel Balanzategiren eta Andoni Arriaranen kontra jokatu beharrekoa, hain zuzen. Partidu hori egubakoitzean jokatuko dute eta bikote irabazleak Ander Barroso eta Aitor Magallanes izango ditu aurkari zapatuko finalean.
Arrasate Kirol Elkarteko kideek herritarrak animatu dituzte finalak ikustera joan daitezen.