Unai Ibarra eta Ane Zabala izan dira azkarrenak Santamas krosean

Julen Murua Mesonero 2025eko abenduaren 14a

245 korrikalari inguru batu dira Santamas kroseko irteera puntuan, eta Unai Ibarra (18:33) eta Ane Zabala (24:31) izan dira azkarrenak. Aurretik, ibilkera nordikokoek eman diote hasiera egunari, eta haurrek ere izan dute Garibai Etorbidean korrika egiteko aukera.

Eguzkiari ateratzea kosta bazaio ere, behin irten denean herritar asko gerturatu dira Santamas kroseko ibilbide ertzera. Herriko kaleak jendez bete dira eta korrikalariei ez zaie animorik falta izan ibilbide osoan. Gizonezkoetan lasterketa hasi eta berehala atera du tartea Unai Ibarrak, eta bakar-bakarrik joan da ia lasterketa guztian zehar. Herriko Plazako tartean "giharretatik sufritu" egin duela adierazi du, baina esfortzuak ondo kudeatu eta bukaerako kilometroetara "indartsu" iritsi dela onartu du. Gainera, goizean Portugaleten beste lasterketa bat jokatu eta irabazi ostean agertu da Arrasatekora, eta herritarren aurrean hegan egin du arrasatearrak. Emakumezkoen lasterketan egon da kroseko lehia politena; izan ere, Lorea Ibarrak tarte ona atera dio Ane Zabalari lehenengo kilometroetan, baina korrikalari beteranoak lortu du bukaeran Ibarra aurreratu eta lehenengo postuan helmugaratzea.

Honako hauek dira kuadrillen arteko lasterketako sailkapenak (puntu gutxien dituen taldeak irabazten du):

Emakumezkoen kuadrillak

1. Oinazkarrak: 532 puntu.
2. Arrasate Atletiko taldea: 858 puntu.
3. Txepetxak: 882 puntu.

Gizonezkoen kuadrillak

1. Arrasate Atletiko taldea: 54 puntu.
2. Iban eta Sergioren lagunak: 82 puntu.
3. Dragoi azkarrak: 99 puntu.

Kuadrilla mistoak

1. Lolailo: 170 puntu.
2. Bruxing Bandiren etxea: 241 puntu.
3. Arrasate Atletiko taldea: 274 puntu.

Erlazionatuak

Santamas krosa, argazkitan

Julen Murua Mesonero abe 14, 14:52 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak