Gabonetako egitaraua Arrasaten

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko abenduaren 3a

Santamas azoka, Seber Altubeko karpan, iaz.

Gaur, abenduak 3, abiatuko dute Gabonetako egitaraua, eta urtarrilaren 5era arte, askotariko ekintzak egongo dira Arrasaten.

Gabonetako egitaraua

  • Abenduak 3: Euskararen Eguna, 17:00etan, Herriko Plazan, herritar guztientzat, Geikeren eskutik.
  • Abenduak 4: Neguko jaien hasiera eta argiak pizteko ekitaldia, 17:00etan, Herriko Plazan, haurrentzat, Udalaren eskutik.
  • Abenduak 5: Barraken irekiera, Maiatzaren Bata plazan, haurrentzat.
  • Abenduak 5: La Caravana ihes-gela, 09:30etik 21:30era, Biteri Plazan, haurrentzat, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 5: Vladimir Stupnikoven kontzertua, Akordeoi Lehiaketaren baitan, 20:00etan, Kulturateko areto nagusian, herritar guztientzat, Hauspoz elkartearen eta Udalaren eskutik.
  • Abenduak 6: San Nikolas boloa, 12:00etan, Musakolan, Uribarri-Erguinen, Santa Teresan, San Andresen, haurrentzat.
  • Abenduak 6: San Nikolas boloa, 12:30ean, Herriko Plazan (euriarekin, Kulturolan), haurrentzat, Udalaren eskutik.
  • Abenduak 6: La Caravana ihes-gela, 09:30etik 21:30era, Biteri Plazan, haurrentzat, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 7: La Caravana ihes-gela, 09:30etik 21:30era, Biteri Plazan, haurrentzat, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 7: Akordeoi Lehiaketaren emanaldia eta sari banaketa, 20:00etan, Amaia antzokian, herritar guztientzat, Hauspoz elkartearen eta Udalaren eskutik.
  • Abenduak 8: La Caravana ihes-gela, 09:30etik 21:30era, Biteri Plazan, haurrentzat, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 11: Nire etxea zure etxea da ipuin kontaketa, 18:00etan, Kulturaten, haurrentzat, Udalaren eskutik.
  • Abenduak 12: Bostok! Umoregileen euskarazko bakarrizketa emanaldia, 19:30ean, Seber Altubeko karpan, herritar guztientzat, Santamas Komisiñuaren eskutik.
  • Abenduak 12: Pedro Miguel Aguinagaren kale animazioa, biolin elektrikoarekin, 18:30ean, Euskal Herria Plazatik abiatuta, herritar guztientzat, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 13: Pandero tailerra, 11:00etan, Kulturolan, trikitixa eskolan, herritar guztientzat, Arrasateko Trikitixa Eskolaren eskutik. Izen-ematea arrasatetrikitixaeskola@gmail.com helbidera idatzita.
  • Abenduak 13: Jostailu Truke Merkatua, 11:30etik 13:30era, Seber Altube plazako karpan, herritar guztientzat, Txatxilipurdiren eskutik.
  • Abenduak 13: Txerri-dantza ikastaroa, 10:00etan, Kulturolan, herritar guztientzat, Lore Gazteaken eta Txikitxu-Arrostaitzen eskutik. Izen-ematea, hemen.
  • Abenduak 13: Gabonetako KM0 literatura azoka, 17:00etan, Seber Altube plazako karpan, herritar guztientzat, Leida elkartearen eskutik.
  • Abenduak 13: Borobileko dantzak, eta Olentzerorentzat gutun banaketa, dantza eta kalejira, 13:00etan, Herriko Plazan (euriarekin, Kulturolan), Santamas Komisiñuaren eskutik.
  • Abenduak 13: Haur eta gazteentzako puzgarri eta jolasak, 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era, Biteri plazan, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 14: IMMEren emakume ekintzaileen azoka txikia, 10:00etatik 14:00etara, Seber Altubeko karpan, herritar guztientzat.
  • Abenduak 14: Santamas krosa, 10:45ean, Biteri plazatik abiatuta, herritar guztientzat, Arrasate Atletiko Taldearen eskutik.
  • Abenduak 14: R&J antzezlana, 19:30ean, Amaia antzokian, helduentzat, Udalaren eskutik. Sarrerak, hemen.
  • Abenduak 17: Biblioteka edonon-irakurketa eta eraikuntza trokoa, 16:30ean, Santa Marinako auzo bibliotekan, haurrentzat, Udal Bibliotekaren eskutik.
  • Abenduak 18: Biblioteka edonon-irakurketa eta eraikuntza trokoa, 16:30ean, Kulturaten, haurrentzat, Udal Bibliotekaren eskutik.
  • Abenduak 18: Fiesta: eguzkia jaikitzen da literatura solasaldia, 18:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, helduentzat, Udal Bibliotekaren eskutik.
  • Abenduak 18: Jostailu banaketa, 17:00etatik 20:30era, Seber Altubeko karpan, herritar guztientzat, IMMEren eskutik.
  • Abenduak 19: The Half Nelson kale animazioa, 19:00etan, Portaloitik hasita, herritar guztientzat, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 19: Bertso-saioa, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian, helduentzat, AED elkartearen eskutik.
  • Abenduak 19: Kantujira, 18:30ean, Portaloitik hasita, helduentzat, Portaloi Elkartearen eskutik.
  • Abenduak 20: Gabonetako artisau azoka, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era, Seber Altubeko karpan, Eskuarteanen eskutik.
  • Abenduak 20: Sendabelarren ikastaroa, 11:00etan, Seber Altubeko karpan, herritar guztientzat, Eskuartean eta Ekoudalatxen eskutik.
  • Abenduak 20: Haur eta gazteentzako puzgarri eta jolasak, 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era, Biteri plazan, haurrentzat, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 20: Otarreen banaketa, 13:00etan, Herriko Plazan, herritar guztientzat, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 20: Blue Cats Band musika emanaldia, 13:30ean, Herriko Plazan, herritar guztientzat, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 21: Gabonetako artisau azoka, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era, Seber Altubeko karpan, Eskuarteanen eskutik.
  • Abenduak 21: Larruzko trentzadun eskumuturrekoak egiteko tailerra, 11:00etan, Seber Altubeko karpan, Amaiaren eskutik.
  • Abenduak 21: Santamasetako dantzaldia, 18:00etan, Herriko Plazan, herritar guztientzat, Portaloi Elkartearen eskutik.
  • Abenduak 21: Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartaren kalejira, 18:30ean, Biteritik hasita, haurrentzat.
  • Abenduak 22: Santamasak, egun osoan zehar, herritar guztientzat, askotariko ekintzak.
  • Abenduak 22: Pilota jaialdia, 18:00etan, Uarkapen.
  • Abenduak 23: Gabonetako artisau azoka, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era, Seber Altubeko karpan, Eskuarteanen eskutik.
  • Abenduak 23: Ruper Ordorikaren kontzertua, 19:30ean, Amaia antzokian, Udalaren eskutik. Sarrerak agortuta.
  • Abenduak 24: Txoronpio, Txoronpia eta Mateo Txistu gutunak jasotzen, 11:00etatik 14:00etara, auzoz auzo, haurrentzat, Santamas Komisiñuaren eskutik.
  • Abenduak 24: Gabonetako artisau azoka, 10:00etatik 14:00etara, Seber Altubeko karpan, Eskuarteanen eskutik.
  • Abenduak 24: Koadernaketa ikastaroa, 11:00etan, Seber Altubeko karpan, herritar guztientzat, Nolabait eta Zintziliken eskutik.
  • Abenduak 24: Olentzeroren etorrera, 18:30ean, Monterron parketik hasita, haurrentzat.
  • Abenduak 26: Ihes-gela, 11:00etatik 17:00etara, Gasteizen, Gazte Txokoaren eskutik. Izen-ematea, Gaztetxokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan.
  • Abenduak 26: Matx Eguna, 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara, Seber Altubeko karpan, AED eta Ttak taldearen eskutik.
  • Abenduak 26: Haur eta gazteentzako puzgarri eta jolasak, 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era, Biteri plazan, haurrentzat, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 26: Herri kirolak, 10:00etatik 13:00etara, Iturripen, haurrentzat, ludoteken eskutik. Izen ematea: Ludoteketan.
  • Abenduak 27: Lasertag, Donostian, 10:00etatik 18:00etara, Gazte Txokoen eskutik. Izen-ematea: Gaztetxokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan.
  • Abenduak 27: Txorbelaren kontzertua, 19:30ean, San Frantzisko elizan, herritar guztientzat.
  • Abenduak 27: Haur eta gazteentzako puzgarri eta jolasak, 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era, Biteri plazan, haurrentzat, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 28: Gazteolinpiadak, 15:30etik 19:30era, Zaldibarren, Gazte Txokoen eskutik. Izen-ematea: Gaztetxokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan.
  • Abenduak 28: Urratsak sendo, oinak arin dokumentalaren emanaldia, 19:30ean, Amaia antzokian, herritar guztientzat, Txikitxu-Arrostaitzen eskutik.
  • Abenduak 29: Miramon zientzia museora, 10:00etatik 18:00etara, Gazte Txokoen eskutik. Izen-ematea: Gaztetxokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan.
  • Abenduak 29: kandelagintza ikastaroa, 10:00etatik 13:00etara, ludoteketan. Izen-ematea, ludoteketan.
  • Abenduak 29: Carrusel Ambulantes antzerki-zirku ibiltaria, 19:00etan, Biteritik hasita, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 29: Urratsak sendo, oinak arin dokumentalaren emanaldia, 19:30ean, Amaia antzokian, herritar guztientzat, Txikitxu-Arrostaitzen eskutik.
  • Abenduak 30: Gasteizeko ohe elastikoetara irteera, 09:30etik 13:30era, ludoteken eskutik. Izen-ematea, ludoteketan.
  • Abenduak 30: Urte amaierako ekintzak, 11:00etatik 17:00etara, Gazte Txokoetan. Izen-ematea: Gaztetxokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan.
  • Abenduak 30: Txapa, Pegatina eta Gabonetako apaingarrien tailerra, 12:00etan, Seber Altubeko karpan, Ibai-arteren eta Txatxilipurdiren eskutik.
  • Abenduak 30: Gospel Revolution musika emanaldia, 19:00etan, Herriko Plazan, Ibai-arteren eskutik.
  • Abenduak 31: Arrasate Musikaleko Bandaren Gabon zahar kontzertua, 13:00etan, Amaia antzokian.
  • Abenduak 31: Trikitixa eskolaren kalejira Musakolan, 19:00etan, Arrasateko Trikitixa Eskolaren eskutik.
  • Abenduak 31: San Sailvestre lasterketa, 10:00etan, Musakolan, haurrentzat, Musakolako Jai Batzordearen eskutik.
  • Abenduak 31: San Silvestre lasterketa, 12:00etan, nagusientzat, Musakolako Jai Batzordearen eskutik.
  • Urtarrilak 2, 3 eta 4: Txikilandia, Uarkapen, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, haurrentzat, Udalaren eta Txatxilipurdiren eskutik. Urtarrilaren 2an, goizean, Musakolan. Sarrerak Uarkapeko leihatilan, eta urtarrilak 2an Musakolan ere.
  • Urtarrilak 3: Erromintxelak taldearen kontzertua, 19:00etan, Seber Altubeko karpan, Udalaren eskutik.
  • Urtarrilak 5: Gabonetako zozketaren sari banaketa, 20:15ean, Seber Altubeko karpan, Ibai-arteren eskutik.
  • Urtarrilak 5: Errege-desfilea, 19:00etan, Arrasateko Pasealekutik hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak