Mara denon garra kanpainaren helburua da, Mara San Joserentzat dirua lortzeaz gain, gaixotasunaren ikerketa bultzatzea. Horren baitan, hainbat ekintza egingo dituzte bihar, egubakoitza. "Alde batetik, jendea sentsibilizatzeko eta arazoa ulertzeko, kontzientziazio saioak prestatu ditugu LH-ko ikasleentzat, baita jolas batzuk ere", diote.
Horrez gain, kalean QR batzuk jarriko dituzte, askotariko mezuekin. "Ondoren, arazo hau salatzeko, pankartak sortuko ditugu eta manifestu bat irakurriko dugu". QRetan eta esku-orrietan ere arazoaren salaketa ageriko da.
Gainera, arazoari aurre egiteko, ekintza solidario bat ere antolatu dute, ikerketarako dirua biltzeko. "Horretarako, patata-tortilla pintxoak eta bizkotxo zatiak salduko ditugu. Horrez gain, gaztaren pisua asmatzea eta produktuen otarraren zozketa egongo dira", gaineratu dute.
11:30etik 13:30era izango da hori guztia, Seber Altube eta Jose Maria Arizmendiarrieta plazetan, hain zuzen ere.