Atzerritartasunari buruzko hirugarren saioa, abenduaren 4an

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 26a

Jasone Giraldo zinegotzia; June Davila Sos Arrazakeriako kidea eta Xixili Egiguren, udal teknikaria.

De extranjeras a ciudadanas: el camino hacia la nacionalidad saioa datorren eguenean, abenduak 4, egingo dute, 18:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Hitzaldia SOS Arrazakeria Gipuzkoako June Davila aholkulari juridikoak emango du.

Atzerritartasunaren inguruan berbetan zikloaren baitako hirugarren saioa egingo dute datorren astean. Lehen bi saioek izan zuten "harrera onaren" ostean, oraingoan nazionalitatea eskuratzeko egin beharreko ibilbideari helduko diote. Zikloko azken saioa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak