Estu joan zen lehen zatia eta 15-10 amaitu zen. Bigarrena estuago joan zen oraindik, batez ere norgehiagokaren azken hamar minutuak; izan ere, Durangokoak azken minutura arte saiatu ziren markagailuari buelta ematen eta izan zuten horretarako aukerarik. Lortzea posible zela ikusi zutenean, ordea, amaitu zen norgehiagoka.
"Liga honetan ez dago faboritorik. Partidu gogorrak dira beti eta aurkaria ondoko herrikoa izanda ez da derbia baina ia-ia. Beraz, partidu gogorrak dira", azaldu du norgehiagoka amaieran Arrasate Kanpanzar taldeko jokalari Haritz Ezpeleta Laskurainek. "Ondo hasi gara baina estutu egin dute gero eta parekatuta joan gara. Esan bezala, liga honetan ez dago partida errazik eta azkenean etxean gelditu da garaipena baina kostata".
Hurrengoan pentsatzen daude honezkero arrasatearrak. Bigarren doaz sailkapenean liderrarengantik lau puntura baina Atletiko San Sebastianekin berdinduta.