Plazabizi egitasmoaren lehen erronkak baditu irabazleak

Hasier Larrea 2025eko azaroaren 20a

Ciclogreen aplikazioaren bitartez parte hartuta, herritarrei aukera eman zaie eguneroko joan-etorri jasangarriak erregistratzeko eta sariak irabazteko, ingurumenarekiko errespetuzko mugikortasuna sustatuz. Lehen fasea amaituta, erronka berri gehiagori heldu diete dagoeneko. 

Plazabizi egitasmoaren helburua auzo bizi eta jasangarriago bat eraikitzea da, mugikortasun ohitura osasungarriak eta iraunkorrak sustatuz. Ciclogreen aplikazioarekin, oinez, bizikletaz, garraio publikoan edo kotxe partekatuz egindako joan-etorriek puntuak eta sariak ematen dituzte, norberaren mugimendua ingurumenarekiko ekarpen positibo bihurtuz.

Lehen erronkan parte hartu duten guztien artean, mugikortasun jasangarriaren aldeko konpromisoa nabarmendu duten herritarrak izan dira sarituak.

Lehen fasea amaituta, Ciclogreen aplikazioak erronka berriak ekarri ditu jada datozen hilabeteetarako. Parte-hartzaile guztiek izango dute aukera 2026ko uztailera arte beraien ibilbide jasangarriak erregistratu eta sari bikainak irabazteko.

Parte hartzeko honako pausoak jarraitu behar dira: aplikazioa deskargatu; kontua sortu; Plazabizi kodea gehitu; eta oinez, bizikletaz, kotxe partekatuz edo garraio publikoan egindako joan-etorriak erregistratu. Modu horretan gainditzen dira erronkak, sarien zozketan parte hartzearekin batera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak