Ekin Emakumeak Elkarteak 30 urte: ekitaldi berezia jai handiarekin hasteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025eko urriaren 25a

Ekin Emakumeak Elkartearen 30. urteurreneko ospakizunen barruan azken eguna dute gaur, urriak 25. Eta jai handiari hasiera emateko ekitaldi berezia egin dute Biteri plazan: tela akrobatikoen ikuskizun ederra egin dute Aretxabaletako Oholtza Mediokreen Kolektiboko, Larraitz Arandok, Idoia Sanchezek eta Amaia Alvarok. 

Hasiera ekitaldi bereziaren ondoren, Biterin bertan, jolas inklusiboak izan dituzte, Txatxilipurdiren eta Begisare elkartearen eskutik. Ondoren, bazkarian, 90 bat lagun elkartu dira. Eguna borobiltzeko, bazkaloste musikatua izango dute, 16:30etik aurrera, Kulturateko Areto Nagusian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak