Hasi dituzte "herria eraldatzeko" saioak

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko urriaren 22a

Atzo, martitzena, egin zuten lehen saioa.

Begirada aldatu, herria eraldatu! proiektuaren baitan, lehen saioa egin zuten atzo eta gaur egingo dute beste bat. Azken bi saioak datorren astean izango dira.

Herri-diagnosia genero ikuspegitik lantzeko asmoz, Begirada aldatu, herria eraldatu! proiektua abiatu du Udalak, eta urriaren 31ra arte galdetegi bat betetzeko aukera izango dute herritarrek.

Horrekin batera, espazio publikoak aztertzeko ibilbideak egingo dituzte, irisgarritasuna, mugikortasuna, topaguneak eta bestelakoak aintzat hartuz. Honako saio hauek geratzen dira egiteko:

  • Altamira, Santa Marina, Santa Teresa eta Musakola: urriaren 22an, 18:00etan, Toki Argi erretiratuen etxean (Agerre kalea 2 - Santa Marina).
  • Zarugalde, Gorostiza, Uribarri, Uribe eta Munar: urriaren 28an, 18:00etan, Uribarriko erretiratuen etxean (Usaetxe plaza 4, 4B).
  • Landa-eremuko auzoak: urriaren 29an, 18:00etan, Kulturateko Loramendi gelan –ez da esplorazio-ibilaldia izango–.

Ostean, azaroan, diagnosian ateratako ondorioak partekatzeko eta proposamen berriak jasotzeko tailer parte-hartzaileak egingo dituzte, eta, ostean, urtarrilean, herritarren azken ekarpenak jasotzeko saioa izango da. Parte hartzeko "dei berezia" egin diete zaintzan aritzen direnei, emakumeei, disidentziei, gazteei, haurrei eta adinekoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak