Lirika Gazteak lepo betu du JAME

Aitor Agiriano Arrese 2025ko urr. 4a, 20:27

Euskal Herriko hainbat herrietako 18 eta 25 urte bitarteko gazteek osatutako A Tempo Korua abesbatzak ordubeteko emanaldia eskaini du 150 lagunen aurrean. Txomin Maidagan arrasatearrak zuzenduta, errenazimendutik barrokorako bidea egun dute hiru zatiz osatu duten emanaldian.

Energia berritzailea, ahots-kalitatea eta kulturarekiko konpromisoa duen abesbatza da hau eta 2023ko urrian hasi zuen ibilbidea. "Orain arte, lehiaketetan hartu dugu parte. Gipuzkoako Gabon Kanten Lehiaketako lehen saria eskuratu genuen 2024an, eta, 2025ean, Gasteizko II. Abesbatza Lehiaketako lehen saria eskuratu genuen. Lehiatu gabeko emanaldia eskainiko dugun lehen aldia izan da gaurkoa", adierazi du abesbatzako zuzendari Txomin Maidaganek. 

Gainera, "berezia" izan da kontzertua: "herriko oholtza gainean emanaldia eskaintzeko aukera eman digu Ozenki elkarteak eta oso eskertuta gaude.  Emanaldi berezia prestatu dugu gaurko, horrelakoetan orain artean egin ez dena". 

Ozenki elkarteak gertu du hurrengo hitzordua: Verdiniren La Traviata izango da gozagai Arrasateko Amaia antzokian, azaroaren 2an. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak