Iturbideko egoiliarrekin, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunaren baitan

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko urriaren 1a

Gaur, urriak 1, Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da eta, hori ospatzeko, Iturbideko egoiliarrekin irteera egin dute Arrasateko Nagusien Kontseiluko kideek. Halaber, Arizmendi Ikastolako Erizaintzako 24 ikasle ere izan dira. Gero, 17:30ean, Abaroa abesbatzaren emanaldia eta manifestuaren irakurketa egingo dituzte Kulturateko areto nagusian. Ondoren, Concetta eta Clara Probanza ahizpen hitzaldia egongo da, Udal Bibliotekarekin lankidetzan antolatuta. Azkenik, luntxa izango da. Bihar borobilduko dute Pertsona Nagusien Astea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak