'Hydroibilbidea' egingo dute urriaren 26an

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko urr. 1a, 09:58

Debagoieneko erreka garbiketaren aurkezpeneko argazkia.

Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean batzordeak eta Besaide Mendizale Elkarteak, Arrasateko Udalaren babesarekin, Hydroibilbidea izeneko irteera antolatu dute hilaren 26rako. Inma Mugerzak gidatuko du eta, parte hartzeko, izena eman beharko da. 

Hydroibilbidea irteeran "Udalatx mendiaren itzaletan" ariko dira errekaren ibilbidea aztertzen. Urak eta harriak baldintzatutako paisaiak, ekosistemak eta historia ezagutuko dute parte-hartzaileek, honako leku hauetan: Larragain, Salturri, Montzon, Urzulo eta Zarugalde. 

Sei kilometroko ibilbidea izango da, 160 metroko desnibelarekin, eta lau ordutan egitea aurreikusten dute, 09:30ean Erguingo eskolako patiotik abiatuta. 

Inma Mugerzak gidatuko du irteera eta, parte hartzeko, izena eman beharko da, infohydrolur@gmail.com helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak