Parte-hartzea librea eta doakoa da. Artgazki elkarteko kideek ere parte hartu ahal izango dute, zuzendaritzako arduradunak barne, betiere, lehiaketaren epaimahaian ez badaude. Hona hemen lehiaketaren oinarriak.
Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki bidali ahal izango ditu gehienez, helbide honetara: lehiaketak@artgazki.org. Sariei dagokienez, lehen saria garaikurra eta 300 euro izango da; bigarrena, garaikurra eta 200 euro; eta hirugarren saria, garaikurra eta 100 euro.
Era berean, lehiaketara aurkeztutakoen artetik aukeratutako 30 argazkien erakusketa jarriko dute abenduan. Horiek erosteko aukera egongo da eta batutako dirua Mara San Jose haurrari laguntzeko izango da.