Eguenean erabakiko da Mondrako zuzendaritzarekin zer gertatuko den

Xabier Urtzelai 2025ko ira. 23a, 19:33

Eguenean, hilak 25, Mondragon Futbol Taldeko batzar orokorrean erabakiko dute zer gertatuko den klub zuri-morearen zuzendaritzarekin. Uztailaz geroztik kudeaketa batzorde baten eskuetan dago kluba, eta eguenetik aurrera batzorde horrek ez du ardurarik izango.

Egueneko batzar orokorrak (18:30ean, Mojategin) gai bakarra izango du, zuzendaritza aldaketa. Azken urteotan zuzendaritzan egon den taldeak uztailean aurkeztu zuen dimisioa, eta estatutuek diotena beteta azken hilabete hauetan eurek jardun dute, baina kudeaketa batzorde modura. Hala, egueneko batzarra deituta talde horrek ardura guztiak izateari utziko dio. "Bazkide arruntak izatera pasako gara, eta egueneko batzarrean erabaki beharko dugu zer gertatzen den zuzendaritzarekin. Baina ez guk bakarrik, batzarrera datozenen artean hartu beharko dugu erabakia. Eta hainbat irtenbide egon daitezke, esaterako, bazkide guztien artean zozketa egitea hurrengo zuzendaritza taldea nor izango den erabakitzeko. Izan ere, bazkideek ere badituzte ardurak. Inork ez du nahi Mondra moduko klub bat desagertzea, nik ez dut behintzat halakorik nahi, eta ez dut uste halakorik gertatuko denik, baina eguenean erabakiak hartu beharko dira", dio Mondrako presidente ohi Xabi Etxeberriak. 

Etxeberriak aitortu du kalean esames eta zurrumurruak entzun dituela, baina inor ez zaiela zuzenean etorri Mondraren zuzendaritza hartzeko asmo irmoarekin. "Guk ez dakigu gainontzekook baino gehiago, benetan, guregana ez da inor etorri. Ea egia den eta talderen batek interesa erakusten duen, ea ostegunean irtenbide bat aurkitzen dugun".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak