Askotariko oinarri pedagogikoak izango ditu Txatxilipurdiren Basoan Jolasean ekimenak: testuinguru naturalekiko hurbiltze zein esplorazioa; ekoalfabetizazioan sakontzea; testuinguru naturalekiko sentsibilitatea eta hauekiko zaintzazko jarrera; mugimendu eta jolas librea; eta adimen emozionalean sakontzea.
Izen-ematea, irailaren 26ra arte
Eguenetan egingo dituzte saioak, 16:45etik 18:15era, urriaren 2an hasita, azaroaren 20ra arte –zortzi saio guztira–. Santa Barbarako naturagunean elkartuko dira eta 2015etik 2020ra bitartean jaiotakoei zuzendutako saioak izango dira –biak barne–. Gehienez hogei haurrendako lekua egongo da.
Prezioari dagokionez, lehen zortzi saioak doakoak izango dira eta, ostean, matrikula sistema ezarriko dute. Irailaren 26a izango da izena emateko azken eguna.