Lan mundua euskalduntzeko helburuarekin sortu zuten Emun kooperatiba 1997an, inguruko enpresetan euskararen erabilera eta presentzia normalizatzeko; eta lehenengo euskara planak Fagorrentzat egin zituen.
Aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu, eta 2022an, 25 urte bete zituen; orduan, irailean hain zuzen ere egindako ekitaldian, Emun sortzerakoan lan hori egin zutenak, haren beharra identifikatu zutenak, eta kooperatiba bizirik irauten lagundutakoak izan zituzten gogoan eta aitortza egin zieten haiei, horien artean Larreari. Iaz hartu zuen erretiroa horrek.
Familiak Arrasateko San Felipe beilatokian hartuko ditu hura agurtu gura dutenak abuztuaren 25ean, astelehenean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.