Arrasateko jeltzaleen ustez, urrats hori erakundeek anbizioz eta ikuspegi sozialez nola jokatu dezaketen eta nola jokatu behar duten erakusten duen adibide garbia da. "Aurrerapauso oso esanguratsua da gure bizilagunek kalitatezko etxebizitza publikoa eskuratu ahal izateko".
Era berean, azaldu dute garaia dela etxebizitza publikoaren aldeko apustua egiten jarraitzeko, alokairuko parkea handitzeko eta herritarrei "benetako" alternatibak eskaintzeko, "bereziki gazteei eta merkatu librean sartzeko zailtasun handienak dituztenei". Azkenik, etxebizitza politika "erabilgarriak, anbizio handikoak eta etorkizun ikuspegia dutenak" defendatzen jarraituko dutela ohartarazi dute, "baita herri mailatik ere".