Herrigintzaren, askatasunaren eta independentziaren aldeko aldarriak izan dituzte, besteak beste, gogoan Ernaiko kideek, eta azpimarratu dute "borroka" dela gaur egun "geure burua defendatzeko modu bakarra", honako hau erantsita: "San Juan jaietan gazteok argi dugu: egungo eskuinaren gorakadaren aurrean, faxismoaren aurrean, eta eraso matxista, arrazista zein LGTBIQ+en aurrean, ez gara isilik geldituko. Aurrean izango gaituzue!".
Pregoia, hala ere, Arrasateko herriari aitortza eginez amaitu dute Ernaikoek: "Aitortza, gau eta egunez lokatzetan bustitzen diren Arrasateko militante guztiei; herrigintzan isilpean inurri lanetan dabiltzan denei; herri honentzat onena ereiten dutenei; San Juan jaietan lanean zabiltzaten eta gabiltzan zoro denei; dantzariei, txistulariei eta trikitilariei; finean, Arrasate kolorez betetzen duzuenoi".