Eguraldi-iragarpenaren ondorioz, ordea, Herriko Plazan egitekoa zen afaria Biteri plazako arkupean egin behar izan dute. Hala ere, bertaratu diren 400 lagunek parrillan erretako txuleta dastatzeko aukera izan dute. Afalostean, Dragoi Tribialean jolasean aritu dira herritarrak, giro onean eta euskaraz.